CARE
CARE (Errefuxiatuei laguntzeko Kontseilua Eibarren) 2015ko irailean sortu zen, errefuxiatuen irudi hunkigarriak ikusi ondoren. Horietako gehienak Siriakoak ziren, eta, jazarpen eta txirotasun egoeretatik ihesi, Europa zeharkatzea zuten helburu. CAREren helburua errefuxiatuen harrera eskatzea, eta, aldi berean, harrera eta asiloa eskubideak direla aldarrikatzea da. Horretarako sentsibilizazio eta kontzientziazio lanak egiten dituzte ordezkari politikoen eta gizartearen aurrean.
Ekintza nagusiak
Beste GKE batzuk diseinatutako kanpainak jarri dituzte martxan gure herrian, esate baterako, arropa, zapata, kanping-denda, lo-zaku eta manta bilketak, edo elikagai bilketak. Horretaz gain Zaporeak, Salvamento Marítimo edo Pro Activa bezalako beste GKEetara bildali duten dirua biltzen jardun dute. Manifestazioak eta kontzentrazioak antolatu dituzte, eta horietan asilo-eskubidea eta Europear Elkarteak berea egin zuen errefuxiatuen harrera-kopuruaren konpromisoa erreklamatu dute. “Ongi etorri errefuxiatuak” plataformarekin kolaboratu zuten Aste Santuan Gernikara egin zen ibilaldiaren antolaketan. Pentsa-artikuluak idatzi dituzte eta irrati-saioetan hartu dute parte, eta elkarteko kide batzuk Greziako errefuxiatueremuetan laguntzera joan dira.
Telefonoa: 645 720 989 / 630 808 448
Emaila: care.eibar@gmail.com
https://es-es.facebook.com/care.eibar