Carmen Palomeroren erakusketa berria Portalean

Gaur zabalduko den erakusketan 1994. urtetik 2024. urtera bitartean egindako lanetatik aukeratu dituen hainbat obra ikusi ahalko dira.
Carmen Palomeroren erakusketa berria Portalean
2024/09/20 11:40
eta kitto!

Mnemósine izenburupean, Carmen Palomero Contreras artistak (La Gallega, Burgos, 1957) erakusketa zabalduko du gaur, 19:00etan Portalean. Bertan 1994. urtetik 2024. urtera bitartean egindako lanetatik aukeratu dituen hainbat obra ikusi ahalko dira. Erakusketa urriaren 20ra arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era, martitzenetik domekara bitartean. Teknika Grafikoetan (1994) eta Pinturan (1998) lizentziatua, argazkigintza eta zeramika ere ikasi zituen artistak. Horrez gain, 1999an doktoretza-ikastaroak egin zituen.