Chavela Vargas abeslariari buruz arituko dira gaurko bideo-forum saioan
Saioa 18:00etan hasiko da Andretxean, eta sarrera librea da.
2025/05/13
12:01
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:00etan hasiko da Pagatxa emakumeen elkarteak antolatzen duen bideo-forum saioa, Andretxean. Emakumeen Istorioak zikloaren baitan egingo den emanaldian Chavela Vargas mexikar abeslariari buruz arituko dira berbetan eta, bideoa ikusi ondoren, Shakti Olaizolak dinamizatuko du solasaldia. Sarrera librea da, nahi duten guztientzat.
Isabel Vargas Lizano (San Joaquín de Flores, Heredia (Costa Rica, 1919ko apirilaren 17a - Cuernavaca, Mexiko, 2012ko abuztuaren 5a), Chavela Vargas izen artistikoaz ezaguna, Costa Rican jaiotako mexikar abeslaria izan zen. Rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa izan zen, eta genero horretan jardun duten emakumeen artean aitzindari.