Cielito musika banda Mexikoko erritmora
2015/09/18
00:00
eta kitto!
Domekan (hilak 20) 12.30etan emango du Cielito Musika Bandak denboraldiko lehen kontzertua Coliseoan eta ikasturteari modu berezian ekin nahi izan diote, lehen aldiz Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako mariatxiarekin batera emanaldia eskainita. Egitaraua osatzeko Mexiko aldeko kantu ezagunak aukeratu dituzte: "El Duelo", "El Mariachi", "El Rey", "El sol no regresa", "Ella", "En mi viejo San Juan", "Hoy tengo ganas de ti", "Jalisco", "Memorias de una vieja canción", "Perdón", "Potpourri", "Sublime mujer", "Volver" eta "Y nos dieron las diez". Sarrera, betiko moduan, doan izango da. Hala ere, Coliseoko jarleku kopurua mugatua denez, sartu nahi duenak 11.30etatik aurrera txarteldegian banatuko dituzten gonbidapenetako bat jaso beharko du.