Cielitoren Udaberri Kontzertua domekan
Domekan 12.30etan txirrindularitzari eskainitako doinuak nagusituko dira Cielito Musika Bandak Coliseo antzokian emango duen kontzertuan. Udaberri Kontzertuko bosgarren edizioa beteko da aurten eta Eibarko Txirrindularien Elkartekoek azaldu digutenez, "70eko hamarkadan txirrindularien lasterketak iragartzeko Strauss-en polkak erabiltzen ziren eta, hortik abiatuta, udaberrian hasiko diren lasterketen aurrekari modukoa Udaberri Kontzertua eskaintzen hasi ziren orain dela urte batzuk. Gainera, kontzertuen harira Carlos Sanchez Barba zuzendariak Txirrindularien Txirrina izenburuko polka konposatu zuen lehen edizioan eta, harrezgero, txirrindulari lasterketak polka horren erritmora hasten dira Eibarren". Domekako emanaldian honakoak eskainiko dituzte: La chasse (polka, J. Strauss), Perpetuum mobile (polka, J. Strauss), Un dia en Viena (obertura, F. Von Suppe), Una noche en Calatayud (poema sinfonikoa, P. Luna), Ohne Sorgen (polka, J. Strauss) eta Txirrindularien Txirrina (polka, Carlos Sanchez Barba). Bestalde, eguraldiak laguntzen badu, kontzertuaren aurretik, 11.30etan, Cielito musika bandakoek kalejira egiteko asmoa dauka.