Climathon Eibar ekimenaren 6. edizioa egingo da asteburuan

Climathon Eibar ekimenaren 6. edizioa egingo da asteburuan
2023/10/24 12:02
eta kitto!
Klima Aldaketaren Aurkako Eguna da gaur eta, egun berezia aprobetxatuz, Climathon Eibar ekimenaren antolatzaileek gogoratu dute asteburuan egingo dela egitasmoaren 6. edizioa eta oraindik parte hartzeko aukera dagoela.

Hilaren 26an, eguenean, inaugurazio ekitaldia egingo da eta 27tik 29ra hainbat erronka gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek. Zortzi erronka aurkeztu zaizkie, eta horietako lauk dute lotura trantsizio energetikoarekin eta beste laurek ekonomia zirkularrarekin.

Domekan sariak banatuko dituzte eta sariak ere bi taldetan banatu dituzte, arlo bakoitzeko bi proiektu onenak saritzeko (900 euro lehen sarientzat eta 400 euro bigarren sarientzat).

Izena emateko formulario hau bete behar da.