Coliseok asteburu honetan itxiko du asteburuetako zine-denboraldia
Udako opor-sasoia behin amaituta, abuztuaren 31n bertan hasiko da denboraldi berria
2024/07/19
11:51
eta kitto!
Oraingokoa izango da Coliseoan ikasturteko zine-proiekzioen azken asteburua. Udako opor-sasoia behin amaituta, abuztuaren 31n bertan hasiko da denboraldi berria, irailaren lehenengo asteburuarekin.
Agurtzeko asteburu honetan hiru pelikula eskainiko dira, bakoitza gainera Coliseoko areto batean eta guztiak ordutegi bera dutela. 1 Aretoan Stéphane Brizéren “Fuera de temporada” proiektatuko dute, 2 Aretoan Greg Berlantiren “Fly me to the Moon”, eta Antzokian Santiago Seguraren “Padre no hay más que uno 4. Campanas de boda”. Ordutegia honakoa izango da hiru filmetan: zapatuan, 17:00, 19:45 eta 22:30; domekan, 17:00 eta 20:00; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30.