Coliseok asteburuko zine-programazioa berreskuratuko du
San Juan jaien ondoren, normaltasunera itzuliko dira proiekzioak
                
                    2024/06/28
                    12:05
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Aurreko asteburuan, San Juan jaiak zirela-eta, zine-programaziorik ez bazen izan, oraingoan normaltasunera bueltatuko dira Coliseoko proiekzioak. Asteburuko lau pelikulak honakoak izango dira: Catherine Breillat-en “El último verano”, Michael Francoren “Memory”, Michel Sarnoskyren “Un lugar tranquilo. Día 1” eta Hanno Olderdissen-en “Lassie. Una nueva aventura”. “El último verano” 1 Aretoan eskainiko dute, “Memory” 2 Aretoan, eta beste biakAntzokian, kenduta “Un lugar tranquilo”-ren zapatuko eta domekako lehen saioak, kasu horretan 1 Aretora pasatuko direlako “Lassie”-ri bere tokia lagatzeko Antzokian.
