Coliseoko umeentzako pelikulak bi saio izango ditu zapatuan

Hurrengo asteburuan, Sanjuanak direla eta, ez da zine emanaldirik izango
Coliseoko umeentzako pelikulak bi saio izango ditu zapatuan
2025/06/13 09:47
eta kitto!

Hori izango da berritasunik handiena Coliseoko asteburu honetako zine-karteldegiko programazioan. Astero ume eta gazteentzako proiektatzen duten filmak oraingoan hiru saio izango ditu: ohiko zapatuko eta domekako 17:00etakoekin batera, zapatuan “Lilo y Stich” 19:45ean ere emango dute.

Aipatutako Dean Fleischer-Camp zuzendariaren “Lilo y Stich” pelikularekin batera, honako hirurek osatuko dute bihartik astelehenera arteko Coliseoko zine-karteldegia: aurreko asteburutik dagoen Tony Goldwyn-en “Una función inesperada”, Jocelyn Moorhouzeren “Las cuatro fantásticas” eta Jason Buxtonen “La casa al final de la curva”. Aretoei erreparatuz, “Una función inesperada” 1 Aretoan eskainiko dute, “Las cuatro fantásticas” 2 Aretoan, eta “Lilo y Stich” Antzokian; “La casa al final de la curva” 1 Aretoa eta Antzokiaren artean banatuko da.

Hurrengo asteburuan, Sanjuanak direla eta, ez da zine emanaldirik izango Coliseon.