Collage ederrak egin zituzten atzo Topalekun eskainitako tailerrean

Mireia Agirrebeñak gidatu zituen parte-hartzaileak.
Collage ederrak egin zituzten atzo Topalekun eskainitako tailerrean
2026/01/28 12:15
Silbia Hernandez Arrazola

Egunotan Topalekun ikusgai dagoen 5.393 arrazoi, Mireia Agirrebeña Ubera eibartarraren erakusketaren harira, atzo arratsaldean Kolasean collage tailerra egin zen bertan. Atzoko saioa antolatu zuen artistak esan digunez, “oso talde jatorra inguratu zen Topalekura. Argazkian agertzen direnekin batera beste batzuk ere aritu ziren, baina argazkia egin aurretik alde egin zuten, eta horregatik ez dira azaltzen. Askorentzat collagea egiten zuten lehen aldia izan zen, eta oso lan onak burutu zituzten benetan, itzelak”. Atzo egindako collage batzuen irudiak ikusi ditzakezue albistearen azpian.
Domekara arte egongo da ikusgai 5.393 arrazoi izenburuko erakusketa Topalekun. Astegunetan 18:30etik 20:30era bitartean joan daiteke ikustera, eta asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era zabalduko dute.