Concha Velascoren hitzaldiarekin hasiko dira Antzerki Jardunaldiak bihar
2019/02/25
18:09
eta kitto!
Martitzenean abiatuko da 42. Antzerki Jardunaldietako egitaraua, Concha Velasco antzezle ezagunak emango duen “La interprete y el productor” izenburuko hitzaldiarekin. Arratsaldeko 19:00etan Coliseoan hasiko den hitzaldi-solasaldia koordinatzen Jesus Cimarrok jardungo du eta aurkezlea, berriz, Juan Ortega izango da. Ekitaldirako sarrera doan izango da. Antzerki emankizunak, berriz, biharamonean hasiko dira: eguazten eta eguenean “El funeral” taularatuko dute Coliseoan, 20:30ean. Pentacion Espectaculos konpainiaren lan honetan parte hartzen duten antzezleak Concha Velasco, Jordi Rebellon, Claro Alvarado, Cristina Abad eta Emmanuel Medina dira eta sarrerak 15 euro balio du (10’5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin). Eta barixakuan, 17:00etatik aurrera, 17. Giza Irudien erakustaldia hartuko dute Untzagak eta Toribio Etxebarria kaleak.
https://youtu.be/fpWR0vDa9Fw
https://youtu.be/fpWR0vDa9Fw