Confebaskeko presidente izendatu dute gaur Eduardo Zubiaurre
2019/07/18
10:57
eta kitto!
Gaur izendatu dute Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidente, Adegi patronalak egindako proposamenari jarraituz. Izan ere, Confebasken estatutuen arabera, lurralde bakoitzeko patronalak txandaka proposatuko dute presidentegaia eta Adegiren txanda zen oraingoan. Horrela, Jaz Zubiaurre enpresaren kudeatzaileak azken lau urteotan kargua bete duen beste eibartar baten, Roberto Larrañagaren lekua hartu du. Zubiaurre aurretik ere izan zen Adegiko presidentea sei urtez (2006-2012). Izendapenaren berri apirilean eman bazuten ere, Larrañagak uztailean amaitzen zuen agintaldia eta, horregatik, ez dute aldaketarik egin gaur arte.