Crowfunding kanpainetarako laguntzen inguruko tailerra

Crowfunding kanpainetarako laguntzen inguruko tailerra
2016/05/26 16:55
eta kitto!
Kultur arloko proiektuak finantzatzeko geroz eta gehiago erabiltzen den "crowdfunding" delakoari buruzko azalpenak emateko tailerra egingo da datorren astean, Biharrian-en eskutik. Tailerrean landuko diren gaien artean arreta berezia ipiniko diete Foru Aldundiak Meta! programaren bitartez ematen dituen diru-laguntzei. Laguntza hori jasotzeko aukeratzen dituztenak "crowfunding" kanpainari esker batutako diru kopurua bikoizteko aukera izango dute eta eskaerak egiteko epea zabalik dago, ekainaren 19ra arte.
Hori guztia azaltzeko tailerra maiatzak 31n eta ekainak 1ean eskainiko dute, 16:00etatik 20:00etara, Biharrian espazio kulturalean (Ubitxa, 16-18an). Informazio gehiagorako edo izena emateko Goteo.org eta Facebook.com/biharrianeibar webguneetan begiratu daiteke.