Danborradaren kontzertua 12:30ean hasiko da Coliseoan
2016/01/24
09:53
eta kitto!
San Sebastian egunaren inguruan Usartza Txistulari Taldeak urtero antolatzen duen kontzertu berezia gaur izango, 12:30ean Coliseo antzokian. Usartza Txistulari Taldearen eskutik egingo den kontzertuan, txistulariek Eibarko Danborradako hainbat kideren eta “Molto Vivace” metal boskotearen laguntza izango dute Eibar, Donostia, Urnieta, Mutriku eta Debako danborradetako doinu ezagunak interpretatzeko: "Donostiako Martxa", "Diana Txikia", "Diana", "Eibarko Herria", "Idiarena", "Urnietako Ereserkia", "Eibarko Martxa", "Danborren polka", "Mutriku Herria", "Retreta", "Pantxika", "Hau dek hau", "Katiuska", "Debako Martxa" eta "Tatiago" piezekin osatutako egitaraua prestatu dute eta herritar guztiak eurekin bat egitera animatu nahi dituzte.