Danborradaren kontzertua emango du Usartza Txistulari Taldeak domekan Coliseo antzokian

Danborradaren kontzertua emango du Usartza Txistulari Taldeak domekan Coliseo antzokian
2024/01/18 10:49
eta kitto!
Orain dela 25 urte baino gehiagotik hona urtero egiten duen bezala, aurten ere Danborradari eskainitako kontzertua emango du Usartza Txistulari Taldeak, San Sebastian eguna ospatzeko. Enrique Montero zuzendariaren berbetan, “hasierako formatuan, Txistulari Banda aritzen zen bakarrik, ondoren danbor eta kupelen laguntza gehitu zitzaion emanaldiari, eta geroago metal boskote batena”.

Usartza Txistulari Taldearekin batera, Eibarko Danborradako ordezkariak eta metal boskotea (Unai Cabanzon, Danel Montero, Iñaki Orbegozo, Markel Uribarren eta Jesus Rioja) arituko dira domekan, 12:30ean Coliseon hasiko den kontzertuan. Beti bezala, Sarriegiren doinuak eta Eibarko, Mutrikuko, Debako... danborradetako abestiak entzun eta kantatuko ditu publikoak.

danborrada egitaraua