Danborradaren kontzertua eskainiko dute domekan

Danborradaren kontzertua eskainiko dute domekan
2015/01/16 00:00
eta kitto!

Usartza Txistulari Bandak, urteroko ohiturari jarraituta, San Sebastian egunaren harira Danborradaren kontzertua antolatu du. Domekan (hilaren 18an) 12.30etan Coliseo antzokian hasiko den kontzertuan, txistulariei laguntzen danborrek eta barrilek osatutako Eibarko Danborradaren ordezkaritzak eta Molto Vivace metal boskoteak jardungo dute, Elena Perezek zuzenduta. Egitarauari jarraituta, hauek dira emanaldian eskainiko dituzten kantuak: "Donostiako Martxa", "Diana Txikia", "Diana", "Eibarko Herria", "Idiarena", "Urnietako Ereserkia", "Eibarko Martxa", "Danborren Polka", "Mutriku Herria", "Erretreta", "Pantxika", "Hau dek hau", "Katiuska", "Debako Martxa" eta "Tatiago".