Dantzari Eguna 2024 ospatu zen barixakuan

2024-2025 ikasturterako izen-ematea zabalik dago
Dantzari Eguna 2024 ospatu zen barixakuan
2024/06/17 11:57
eta kitto!
Barixakuan, ekainak 14, Dantzari Eguna ospatu zen Untzagan. Dantzariek Kezka Dantza Eskolan eta Kezka Dantza Taldean ikasturtean zehar ikasitako dantzak jendearen aurrean erakutsi zituzten.
 

2024-2025 ikasturterako izen-ematea zabalik

Bestalde, Kezka Dantza Taldetik kudeatzen duten Dantza Eskolan 2024-2025an jarduteko izen-ematea zabalik dago, nagusi zein haurrentzat (2020an jaiotakoetatik aurrera). Izena emateko kezka@dantzan.com helbidera idatzi behar da, ikaslearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze-data adieraziz (nagusien kasuan aukeratutako ordutegia), gero harremanetan jarri ahal izateko. Informazio gehiagorako helbide elektroniko horretara ala 605711429 zenbakira idatzi daiteke.

Argazkiak: Eibarko Udala