Datorren astean abiatuko diren Eskolarteko XXXII. Antzerki Jardunaldiak aurkeztu dituzte
2016/04/29
14:32
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dituzte datorren astean abiatuko diren Debabarreneko Eskolarteko XXXII. Antzerki Jardunaldiak udaletxean. Antolatzaile lanetan jarduten duen Juan Ortegak azaldu duenez, "ikasleentzat pentsatutako egitaraua izan arren, aurkeztuko diren lanen kalitatea beste Antzerki Jardunaldietan taularatzen direnen parekoa da. Horregatik ikastetxeei dei berezia egin nahi diet lanak ikustera joan daitezen. Izan ere, gauzak erabiltzen ez direnean horiek galdu edo desagertzeko arriskua dago, eta pena litzake jendeak ez aprobetxatzeagatik horrelako eskaintzaz gozatzeko aukera galtzea". Egitaraua haurrentzat pentsatuta prestatu badute ere, emankizun guztiak edozeinentzat zabalik egongo direla azpimarratu dute eta sarrera doan izango da ("Magic Spectacular" eta "Pinocchio" izan ezik).
Egitaraua datorren astean hasiko da, eguenean, Narruzko Zezen taldekoen emanaldiarekin: Unibertsitate Laboralean sortutako konpainia azken boladan gaztetu egin da eta, aurtengo Antzerki Jardunaldietan estreinatutako "Objetos perdidos" lanak izan zuen arrakasta ikusita, eskolarteko antzerkiari eskainitako egitarauaren barruan berriz taularatzea erabaki dute (Hezkuntza Esparruan, 20:30ean). Jarraian, egitarau osoa irakur dezakezue.
DEBABARRENEKO ESKOLARTEKO XXXII. ANTZERKI JARDUNALDIAK
- Maiatzak 5
20:30: "Objetos perdidos" (Narruzko Zezen. Eibar). Hezkuntza Esparruan.
- Maiatzak 10 eta 11
11:00 eta 15:00: "Maiurta" (Los Galindo. Bartzelona). Untzagan.
- Maiatzak 14
20:30: "Magic Spectacular" (Mago Sun). 10 euro. Coliseo antzokian.
- Maiatzak 7
17:00: "Pinocchio" (La Baldufa. Lleida). 5 euro. Coliseo antzokian.
- Maiatzak 16
15:00: "Ilargiaren zirkoa" (Teatro Paraíso. Araba). Hezkuntza Esparruan.
- Maiatzak 17
15:00: "Cada cosa a su tiempo" (BMP. Madril). Coliseo antzokian.
- Maiatzak 23
15:00: "Barbantxo 3D" (Logela Multimedia. Bizkaia). Hezkuntza Esparruan.
- Maiatzak 27
15:00: "Canciones de miedo y risas" (La Familia Escalofrini. Madril). Hezkuntza Esparruan.