Datorren astean hasiko diren Mendi Jardunaldien egitaraua aurkeztu dute
Hitzaldiak, pelikulak, ibilaldia eta solasaldiak eskainiko dituzte martxoaren 6tik 25era
2025/02/27
10:58
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboak Mendi Jardunaldien edizio berria prestatu du martxoaren 6tik 25era arte. Mendiarekin zerikusia duten hainbat ekintza antolatu dituzte horretarako, hitzaldietatik hasi, pelikulen emanaldietatik solasaldietaraino.
Egitaraua
- Martxoak 6, osteguna, 19:00tan, Eibarko Klub Deportiboan: Mendia eta Segurtasuna hitzaldia, Zigor Egiaren eskutik (Euskal Mendizale Federazioko mendi-segurtasun batzordeko kidea)
- Martxoak 13, osteguna, 19:00tan, Coliseoan ZAZPI filmaren emanaldia eta Mikel Lizarralde zuzendariarekin solasaldia. Doan (gonbidapena Coliseoko txarteldegian hartu behar da)
- Martxoak 18, asteartea, 18:30tan, Coliseoan, Mendi Tour: Mendi-filmeko onena (sarrerak 5 € Coliseoko txarteldegian hartu daitezke):
- Martxoak 19, asteazkena, 18:30tan, Coliseoan, Mendi Tour: Mendi-filmeko onena (sarrerak 5 € Coliseoko txarteldegian hartu daitezke):
- Martxoak 23, igandea, 8:30tan, Negutrail topaketa Javier Dominguezekin Kalamua Korrikalari Taldearekin elkarlanean
- Martxoak 25, asteartea, 19:00tan, Emakumeak Mendiko Kirolean mahai-ingurua, Portaleako areto nagusian: Irati Anda, Lur Basterretxea, Oihana Azkorbebeitia eta Mayi Mujikarekin, Ainhoa Lendinezek moderatuta.