Datorren astean zabalduko dute "Udan Gaztetan" programan izena emateko epea

Datorren astean zabalduko dute "Udan Gaztetan" programan izena emateko epea
2015/05/13 00:00
eta kitto!

Datorren  martitzenean (maiatzak 19) zabalduko da Indianokua Gaztelekuan  “Udan gaztetan” programan izena emateko epea. Matrikulazioa-epea maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik. Gaztelekura 18:00etatik 20:00etara bitartean joan zaitezkete, edo, horrela nahi izanez gero,  izen-ematea on-line ere egin daiteke: www.astixa.com.
Urtero bezala, DBHko ikasleek uztailaren 13tik 17 bitartean ekitaldi desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute Astixaren eskutik: Akanpada Urdaibain, hondartzara irteerak, piraguak, mendi ibialdiak, jolasak, lagun berriak egiteko aukera...