Debabarrena Fitur Azokan

Debabarrena Fitur Azokan
2013/02/01 00:00
eta kitto!

Domekara arte Madrilen martxan egongo den Fitur Nazioarteko Turismo Azokaren 33. edizioan Debabarrenak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak euren eskaintzaren berri emateko tartea daukate, Euskadik azokan daukan stand-aren barruan. Gure inguruko turismoa dinamizatu eta sustatzeko asmoarekin, Cristina Iturriagagoitia Debegesako turismo arduraduna, Jasone Galdona Debako Turismo Bulegoko arduraduna eta Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea azokara gerturatuko dira egunotan, "beste erakundeekin harremanak sendotu eta sektoreko profesionalen artean kontakto berriak lortzeko".