Debabarreneko 32 enpresa izango dira makina erremintaren biurteko azokan
2022/06/07
15:37
eta kitto!
Ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo da BIEMH 2022, makina-erremintaren biurteko azoka BECen. AFM Makina-Erreminta Ekoizleen Elkartearen ustez, inoiz baino beharrezkoagoa da “gaur egun bizi dugun egoera konplexuan”. Hain zuzen, azken hamarkadan izan den parte-hartzaile kopururik handiena bilduko da aurtengo edizioan: 26 herrialdetako 1.200 enpresa baino gehiago. Tartean, Debabarreneko 32 enpresa.
AFMk adierazi duenez, aurtengo edizioa "historikoa" izan liteke: “Izen-emateen kopurua eta aurten egin diren antzeko ekintza txikiagoetan atzeman dugun giro ikusgarria kontuan hartzen baditugu, BIEMHren 31. edizioko parte-hartzea historikoa izango dela aurreikusi dezakegu”.
Debabarrenetik joango diren 32 enpresen artean daude: Itziar-Deba industrialdean dauden Alteyco, Chiron, Dexis, GER, Gurutzpe, Mosnic-Irudex, Tecnifuelle eta Zeatz; Elgoibarko Berkoa, Burgelu, Cometel, Danobat, Fanuc, Geminis, Ideko, IMH, Maher, Sariki, Smartpm eta Unceta; Eibarko Egasca, Izalan, JAZ Zubiaurre, Metronic, Neurtek eta Tekniker; Ermuko Blum, Cortesa, Innocut eta Hervel; Mendaroko Urkunde; Soraluzeko Elesa-Ganter; eta Soraluce.
Parte-hartzaileak sei pabilioitan banatuko dituzte, azpisektoreka: industriarobotak, manipulaziosistemak, kontrolerako softwareak, industria-automatizazioak, tratamenduak, osagaiak, gehigarriak… Eskualdeko enpresa gehienak lehen pabilioian egongo dira kokatuta.
Makina-erremintaren sektorea oso bizkor ari da garatzen. Hori dela eta, azterketa eta gogoeta egiteko asmoz, BIEMHk arreta berezia jarriko die berrikuntzei eta aurrerapen teknologikoei. Horrela, fabrikazio aurreratuan dabiltzan enpresek atal bereziak izango dituzte. Esaterako, 3D inprimaketan jarduten dutenak, ADDIT3D atalean elkartuko dira eta digitalizazioan espezializatutakoak BeDigital atalean.
Hitzaldiak eta festa
Enpresek euren produktu eta zerbitzuak eskaintzeaz gain, zenbait hitzaldi antolatu dituzte BIEMHren inguruan. Hala, nazioarteko 55 hizlarik sektoreari dagozkion gaiak jorratuko dituzte: industria-mantenuaren berrikuntzak, automatizazioa eta robotika, eraldaketa digitala eta fabrikazio aditiboa. Horiek eta azokaren gaineko beste hainbat eduki zuzenean eskainiko dituzte BIEMH TV telebista-katearen bitartez: produktu berriak, sektoreko profesionalen lekukotzak…
Bestalde, hilaren 15ean, eta giro lasaian negozio-harremanak sustatu asmoz, BIEMH Fest izeneko jaialdia antolatuko dute Bilboko kaleetan, 19:30etik aurrera.
Euskal industriaren oinarri
Orain dela egun gutxira arte AFM makina-erremintaren klusterreko presidentea izan den Cesar Garbalenak esan bezala, makina-erremintaren sektorean diharduten enpresak euskal industriaren oinarri dira, eta berebiziko garrantzia dute Debabarrenean. Makina-erremintak pisu handia izan du eskualdeko industriaren historian (horren erakusgarri, Elgoibarren dagoen Makina-Erreminta Museoa) eta gaur egun ere enpresa asko dira bailaran sektore horretan dihardutenak.
AFMren azken txostenaren arabera, makina-erremintaren sektoreak susperraldia bizi du pandemiak eragindako gorabeheren ondoren eta, 2021ean fakturazioa %18 hazi ostean (igoera 1.571,20 milioi eurokoa izan da), 2022an %7-10 igotzea espero dute. Horrela, aurreikuspenak betetzen badira, sektoreak pandemia aurreko salmenta kopuruak gaindituko ditu.
Iazko bigarren seihilekoan zailtasunak izan ziren arren (osagaien eta materialen falta eta garestitzea, inflazio-tasa handia, Txina bezalako merkatuetan sartzeko zailtasunak…), 2021ean esportazioak %23,41 hazi ziren 2020arekin alderatuz eta AEB, Italia, Alemania, Txina, Frantzia, India, Turkia, Portugal, Mexiko eta Erresuma Batua izan ziren hemengo ekoizleentzako merkatu nagusiak. Eskaerak %30 hazi dira 2019ko datuekin alderatuz eta %69,2 2020koekin konparatuz gero.
Datu horiek kontuan hartuta, sektoreak baikor begiratzen dio etorkizunari, nahiz eta Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkak ondorioak ekar ditzakeen. Izan ere, AFMko enpresek Errusiarekin zituzten harreman komertzialak eten dituzte, baina klusterrekoek diotenez “kaltetutako operazioak ondo estalita daude eta, gainera, sektorearen salmenten %1-3 besterik ez ziren egiten Errusian, batez ere aeronautikarekin, trenekin eta energiarekin zerikusia zutenak”.