Debabarreneko azoka ekologikoa euriak ondo busti zuen zapatuan
2020/10/05
16:35
eta kitto!
Zapatuan azoka ekologikoa egin zuten Txaltxa Zelaian, Debabarreneko IX. Aste Ekologikoaren barruan Eibarko Udalak, Biolur elkarteak eta Debemen Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren laguntzarekin antolatuta. Oraingoan eguraldiak ez zuen lagundu eta, hori dela eta, azokara beste batzuetan baino jende gutxiago gerturatu zen. Hala ere, azokara joatera animatu zirenek bertoko ekoizleek ekarritako produktuak erosteko aukera ondo aprobetxatu zuten. Bestalde, Eibarko ostalariekin elkarlanean, Gutizia Ekologikoen Ibilbidea prestatu zuten hainbat tabernatan. Debabarreneko Aste Ekologikoaren egitaraua biribiltzeko, urriaren 9an (barixakuan) Deban egingo dute Gutizia Ekologikoen Ibilbidea eta, horrez gain, “Traka Matraka”, birizklatuz musika sortzeko tailerra ere eskainiko dute.