Debabarreneko berrikuntza sozialaz eta tokiko garapenaz gogoeta egiteko jardunaldia hartuko du Debegesak
2017/10/23
20:57
eta kitto!
Debegesak, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, “Debabarrena Berritzen, Debabarrenean Berrikuntza Soziala eraginez” ekimena garatu du. Tokiko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko prozesua landu eta gero, jardunaldia antolatu dute azaroaren 3rako, tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egin eta esperientziak trukatzeko. Jardunaldia Debegesaren egoitzan izango da, 09:00etatik 12:00etara, eta honako egitarauari jarraituko diote:
08:45-09:00: Harrera.
09:00-09:10: Ongi etorria. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debegesa.
09:10-09:40: Miren Estensoro (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Deustuko Unibertsitatea): “Berrikuntza soziala eta tokiko garapena: harremantze-eredu berriak eraikitzen”.
09:40-09:50: Galdera-erantzunetarako tartea.
09:50-10:10: “Debabarrena Berritzen, Debabarrenean Berrikuntza Soziala eraginez”. Emaitza eta ondorioen aurkezpena.
10:10-10:30: Atsedenaldia.
10:30-11:20: Berrikuntza sozialeko esperientzia arrakastatsuak. "Elkarrekin eraikitzen", ikasleek enpresa mundua ezagutzeko programa Urola Erdian. Iosu Sorazu (Iraurgi Berritzen). "Laboral Kutxa: Berdintasuna enpresetan". Nuria Agirre (Laboral Kutxako GGBBen arduraduna).
11:20-11:30: Galdera-erantzunetarako tartea.
11:30-11:50: Talde-dinamika.
11:50-12:00: Balorazioa eta itxiera.
Izena emateko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik eta horretarako 943820110 telefonora deitu (Maider Gogorza) edo komunikazioa@debegesa.eus helbidera idatzi daiteke. Jarduera guztiak euskaraz izango dira, baina euskaraz ulertzen ez dutenei izena ematerakoan hori adierazteko eskatu dute antolatzaileek, ulermena bermatzeko bitarteakoak ezartzen ahaleginduko dira eta.