Debabarreneko emakume ekintzaileen esperientziak ezagutzera emateko topaketa egingo da ostegunean Errebalen

Maite Aperribay (Helmet Houseko sortzailea), Elena Guisasola (bere zentro quiropraktikoko ekintzailea), Esther Velasco (HRE Hidraulic-eko gerentea), Lina Amenabar (Laboral Kutxak Soraluzen duen bulegoko zuzendaria) eta Leire Askasibar (Laboral Kutxak Elgoibarren duen bulegoko zuzendaria) arituko dira berbetan.
Debabarreneko emakume ekintzaileen esperientziak ezagutzera emateko topaketa egingo da ostegunean Errebalen
2024/05/13 18:28
eta kitto!

“Emakume berritzaile eta ekintzaileen esperientziak Debabarrenean” izenburupean, ASPEGI Gipuzkoako Emakume Enpresaburu, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak Konektatuz ekitaldiaren II. edizioa ospatuko du eguenean (maiatzak 16) Eibarren. Debabarrena inguruko emakume ekintzaile eta zuzendariak ezagutarazteko topaketa Errebal Plazan izango da, 13:00ean hasita.

Oraingo honetan, Maite Aperribay, Helmet Houseko sortzailea, Elena Guisasola, bere zentro quiropraktikoko ekintzailea, Esther Velasco, HRE Hidraulic-eko gerentea, Lina Amenábar, Laboral Kutxak Soraluzen duen bulegoko zuzendaria, eta Leire Askasibar, Laboral Kutxak Elgoibarren duen bulegoko zuzendaria arituko dira berbetan. Topaketa Leticia Sánchez Kinetixen sortzaileak moderatuko du.

Antolatzaileen berbetan, “Debabarrena inguruko hizlariekin ekitaldi interesgarria izango da, eta bertan hainbat ekintzailek negozioen kudeaketan ekintzailetzari eta berrikuntzari buruz dituzten esperientziak partekatuko dizkigute. Gainera, banketxeek ekintzailetzari buruz duten ikuspegia izango dugu Laboral Kutxaren eskutik. Erakundeen babesa Debabarrena eskualdeko alkate eta zinegotziekin egongo da, eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusia ere bertan izango da”.

Joan nahi duenak aldez aurretik baieztatu beharko du bertaratzea, administracion@aspegi.org helbidera idatzita edo 943 47 14 45 telefonora deituz.