Debabarreneko Gazta Azoka egingo da domeka goizean Untzagan
2018/10/20
21:35
eta kitto!
Debemen Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak, Eibarko Udalak eta eskualdeko hainbat gaztandegik antolatu dutenb Debabarreneko III. Gazta Astearen barruan, bihar (domeka), goizeko 10:00etatik 14:00etara, Gazta Azoka egingo da Untzaga plazan. Azokan eskualdeko gazta ezberdinak probatzeko eta erosteko aukera izango da eta, gainera, hainbat erakustaldi antolatu dituzte: Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansolak gazta egiteko prozesua erakutsiko du, 11:30etik 12:45era bitartean. Latxa ardiaren artilea eraldatzeko prozesua ere bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da eta, horrekin batera, Ipar Arrinda eta Mikel Etxebarria ardi moztaileek artile mozketa erakustaldia egingo dute, 11:00etatik 14:00etara. Miren Torrealday eibartarrak, berriz, irute eta artile lanen inguruko erakusketa eskainiko du, 10:00etatik aurrera. Horrez gain, umeentzat irute tailerra prestatu dute eta puntu eta kakorratz topaketa ere egingo da. Eta Eibarko Mandiola Goikoa baserritik artaldea jeitsiko dute, 11:30etik aurrera herriko kaleetan ibili eta, jarraian, Untzagara eramango dituzte ardiak, 12:00etatik 13:30era jendeak ikusteko. Bideoan aurreko bi edizioetako irudi batzuk ikus ditzakezue:
https://youtu.be/0ojSz8cw5XE
https://youtu.be/0ojSz8cw5XE