Debabarreneko gaztaren astea aurkeztu dute
2016/10/10
16:48
eta kitto!
Debabarreneko artzantza eta eskualdeko artzainek egiten duten lana ezagutzera emateko asmoz, udalak eta Debemen Debababarreneko Landa Garapen Elkarteak, Mireia Alonso sukaldariarekin lankidetzan, Debabarreneko I. Gazta Astea antolatu dute eta gaur goizean aurkeztu dute egitaraua. Eguenean abiatuko da programa, pintxo-pote bereziarekin. Portalea, Boulebard, Hirurok, Afrikan Haritza, Su beroa, Beleko, Kontent, Kultur, Koxkor eta Arkupe tabernetan ondorengo gaztak dastatzeko aukera egongo da: Haritz Soduperen Egixa ardi gazta (Itziar), Enrike Gisasolaren Sosola ardi gazta (Eibar), Iñaki Ansolaren Mausitxa ardi gazta (Elgoibar), Beñat Egañaren Goienetxe ardi gazta (Mutriku), Nagore Martinen Egotza ahuntz gazta (Soraluze) eta Ruben Markinaren Mallegoi behi gazta (Mallabia).
Barixaku arratsaldean, 19:30ean Idiazabal Jatorri Izendapena duen gazta dastaketa gidatua egingo da Eibarko udaletxean, Mª Victoria Urrestik zuzenduta. Urresti, Idiazabal Jatorri Izendapeneko katatzaile ofiziala da eta, horrez gain, azaroaren 16tik 18ra Donostian ospatuko den International Cheese Festival-eko epaimahaikide ere izango da. Berak gidatutako dastaketan, besteak beste, gaztak baloratzerakoan Idiazabal Jatorri Izendapenak erabiltzen dituen irizpideak ezagutzeko aukera izango da. Gainera Debabarreneko sei gaztagileak ere han izango dira eta beraiek egiten dituzten gazten ezaugarri eta berezitasunak azalduko dituzte. Joateko interesa izanez gero, urriaren 13rako izena ematea beharrezkoa da (Portaleko atezaintzan, 943708439 telefonoan). Plaza mugatuak dira.
Eta domekan, Debabarreneko I. Gazta Astea agurtzeko, Untzagan ipiniko duten karpan Debabarreneko Gazta Azoka egingo da, eskualdeko gaztagileekin. Gazta ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateaz gain, nahi duenak azokako gaztak probatzeko aukera ere izango du, 5 euro ordainduta. Erakustaldiak ere antolatu dituzte 11:00etatik aurrera karpan: ogia egiteko prozesua, Eibarko Sosola baserriko Aizpearen eskutik; gazta egiteko prozesua, Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansolaren eskutik; eta artilea lantzeko prozesua eta tintaketa, Eibarko Miren Torrealdayren (Ardilanak) eskutik. Horrekin batera, goizeko 11:00ak aldera Eibarko Mandiola Goikoa baserriko artaldea Matsariara ailegatuko da eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte ardiek (ibilbidea ondorengoa da: Matxaria, Ibargain, Blas Etxeberria (Pagaegi), Coliseoko atzekaldea, Errebal, San Juan eta Untzaga. Bueltakoa: Calbeton, Bidebarrieta, San Agustin, Coliseo, Blas Etxeberria, Ibargain eta Matxaria).