Debabarreneko metaleko LAB-eko ordezkarien mobilizazioak
2013/02/11
00:00
eta kitto!
Herrialdeko hitzarmenaren aldeko mobilizazioekin aurrera diraute Debabarreneko metaleko LAB-eko ordezkariek. Aurreko astean, hilaren 7an kotxe-karabanan zeharkatu zuten eskualdea. Aste honetan ere, metaleko hitzarmena galtzeko dagoan arriskuaz ohartarazteko pankartak eta kartelak jarriko dituzte eta mobilizazioekin aurrera egiteko asmoa dutela aurreratu dute, "bakarrik horrela bermatuko delako ia 50.000 behargin baino gehiagori aterpea ematen dien herrialdeko hitzarmena ez galtzea". Otsailaren 18an, 12.00etan Industrias Mail enpresaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, "ADEGI-ko exekutibako partaideen jarrera itxia salatzeko".