Debabarreneko Orfeoiak Ermuko Santiago elizan emango du Gabonetako kontzertua

Debabarreneko Orfeoiak Ermuko Santiago elizan emango du Gabonetako kontzertua
2023/12/19 11:44
eta kitto!
Debabarreneko Orfeoiak Gabonetako kontzertua emango du zapatuan, Ermuko Santiago elizan. Aste honetan bertan, Egogain Gerontologia Zentroan egon dira abesbatzako kideak, bertakoei jaiak zoriontzeko Gabon kantak abesten. Asteburuko kontzertuan ere horrelako abestiak eskainiko dituzte, 20:00etatik aurrera.