Jose Miguel Laskurainek zuzentzen duen Debabarreneko Orkestra, gaur Coliseoan
2016/04/29
09:55
eta kitto!
Jose Miguel Laskurainen eskutik sortu berri den Debabarreneko Orkestra Sinfonikoak aurkezpen-kontzertua emango du gaur, 20:30ean Coliseoan (10 euro). Adin tarte zabala hartzen duten 35 bat musikarik osatutako taldeak bere burua ezagutzera emateko emanaldia "Suite klasikoa" (Tomás Aragüés) eskainita hasiko du eta, jarraian, zineko musikak beteko du programa: "Gabriel’s oboe", "Titanic", "Inno di Giove-Jupiter", "The ludlows", "La lista de Schindler", "Lo imposible" eta "Vals N2". Proiektuaren sortzaile eta zuzendariak dioenez, "musikari gehienak Debabarrenekoak dira, ikasketa maila desberdinekoak, batzuk profesionalak eta beste batzuk amateurrak… orkestra askotariko musikariz osatuta dago. Helburua musika eginez disfrutatzea da eta urtean bizpahiru kontzertu eskeintzea da asmoa".