Debabarreneko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du gaur iluntzean Coliseoan

Debabarreneko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du gaur iluntzean Coliseoan
2017/05/12 13:57
eta kitto!
Gaur 20:30ean Debabarreneko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du Coliseo antzokian. Gaurko emanaldia zuzentzen Iñigo Cearsolok jardungo du. Elgoibartar hau orkestrako kide izateaz gain orkestra zuzendaritza ikasten dihardu. Jose Miguel Laskurain orkestraren sortzaileak azaldu duenez, “orkestra eratzen hasi zen unetik oso argi genuen lehentasunetako bat gure eskualdeko musikariak ezagutzera eman eta euren garapenean laguntzea izango zela. Eta asmo horrek berdin-berdin eragiten die zuzendariei. Beraz, zuzendari izateko ikasten ari den musikoari emanaldia zuzentzeko aukera eskainita, gaurko kontzertuan arlo hori lantzeko aukera izango dugu”.