Debabarreneko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua

Debabarreneko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua
2016/11/17 19:33
eta kitto!
Debabarreneko Orkestra Sinfonikoak bihar (barixakua 18) emango du kontzertua Coliseoan, 20:30ean. Jose Miguel Laskurain orkestraren sortzaile eta zuzendariaren berbetan, "Santa Zezilia, musikarien zaindariaren omenezko kontzertua izango da. Baina, berezitasun hori izateaz gain, beste berritasun batzuk ere izango dira". Hasteko, emanaldia Debabarreneko Abesbatzaren aurkezpena egiteko aprobetxatuko dutela aurreratu dute. Beraz, gure eskualdeko musikariek osatutako talde biak, abesbatza eta orkestra batera ikusteko aukera izango da lehenengoz. Aurreratu digutenez, "egitarau aproposa prestatzen dihardugu, ilusio handiz".
Kontzertuko beste atal batean haurrak izango dira protagonistak: "Oporren aurretik Eibarko Musika Eskolarekin harremanetan ipini ginen, eskolako ikasleak orkestrarekin batera jotzeko gonbidapena egiteko eta erantzuna paregabea izan da. Ikasle ugarik eman dute izena eta, beraz, ikasle asko izango dira oholtzan, instrumentu ezberdin ugarirekin. Orkestraren helburu nagusienetako bat partaide gehiago izatea denez, ikasle horiei gure laguntza eta berotasunik handiena eman nahi diegu, animatzeko. Aurrera begira egitasmo hau bailarako beste musika eskoletara zabaltzea da asmoa". Kontzerturako sarrerak 10 euro balio du.

[embed]https://youtu.be/cNi7mmJaFiQ[/embed]

debabarrena-orkestraabesbatza-2 debabarrena-orkestraabesbatza-9 debabarrena-orkestraabesbatza-11 debabarrena-orkestraabesbatza-12 debabarrena-orkestraabesbatza-13 debabarrena-orkestraabesbatza-18 debabarrena-orkestraabesbatza-28 debabarrena-orkestraabesbatza-29 debabarrena-orkestraabesbatza-31