Debabarreneko pentsiodunek manifestazioa deitu dute biharko, 12:00etan Untzagatik abiatuta

Debabarreneko pentsiodunek manifestazioa deitu dute biharko, 12:00etan Untzagatik abiatuta
2022/09/30 15:48
eta kitto!
Urriaren lehena Adinekoen Eskubideen Aldeko Eguna dela eta, biharko mobilizazioak antolatu ditu Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak EAE-ko eta Nafarroako hiriburuetan eta eskualde ezberdinetan, baita Debabarrenean ere. Gure eskualderako deitu duten manifestazioa 12:00etan irtengo da Untzagatik eta, aldarrikapen nagusiak, gainerako herrietan bezala, gizarte-zerbitzu publiko eta kalitatezkoak, erosteko ahalmena berreskuratzea, KPI erreala aplikatzea eta, jakina, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa izango dira. Debabarreneko pentsiodunen mugimendutik herritarrei eta, bereziki, adinekoei eta pentsiodunei, manifestazio horretara joateko deia egin dute: “Izan ere, pentsioak eta zerbitzu publikoak, berdin dio zeinek agintzen duen, beharrezkotzat jotzen ditugu”.

[video width="640" height="480" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2022/09/pentsiodunak.mp4"][/video]