Debabarreneko turismoa eta herri kirolak Fitur azokan
2014/01/25
00:00
eta kitto!
Egunotan Debabarreneko eskaintza turistikoa eta Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzera ematen dihardute Madrilen, eguaztenaz geroztik eta domekara bitartean martxan egongo dan Fitur turismo azokan. Eskualdeak bisitan datozenendako dituen aukerak eta bestelakoak azaltzearekin batera, aurtengo ferian herri-kirolak bertatik bertara ezagutzeko aukera dauka jendeak. Izan ere, Euskadiko stand-ean hainbat jarduera zuzenean aurkezteko "plaza" modukoa prestatu dute eta asteburuan 16 aldiz Euskadiko txapelduna izan den Mallabiko Zelai harrijasotzaileak, beste bi gaztek lagunduta, harri-jasotzen eta beste herri kirol batzuk erakutsiko ditu.