Debabarreneko txokorik ederrenak aurkitzeko lehiaketa antolatu dute Instagramen
2021/05/19
07:14
eta kitto!
Debegesako Turismo Sailak Debabarreneko txokorik ederrenak ezagutzera emateko lehiaketa antolatu du Instagram sare sozialean. Maiatzaren 30era arte, sare honen erabiltzaileak eskualdeko txoko gogokoen argazkiak partekatzera gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek, “beti ere #Debabarrena traola erabiliz eta Debabarrena Turismoren Instagram kontua aipatuz (@debabarrenatur)”. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Instagram kontua publikoa izatea. Bestalde, bakarrik argitalpen modura igotakoak onartuko dituzte lehiaketarako (“Instagram Story”, “TV” edo “Reels” modukorik ez). Argitalpenetan kokapena jarri beharko da edo, bestela, testuan adierazi beharko da non den, “beti ere toki publikoetan egindako argazkiak izanik”.
Baldintza guztiak betetzen dituzten argitalpenen artean Debabarreneko produktuekin osatutako bi sorta zozketatuko dira maiatzaren 31n. Irabazleak Instagram bidez jakinaraziko dira Debabarrena Turismoren kontuan. Bete beharreko baldintzak eta bestelako informazioa Debabarrena Turismoren webgunean kontsultatu daitezke.