Debako hondartzako TAO gunea bihar ipiniko dute martxan
Maiatzaren 1ean ipiniko dute martxan Debako hondartzako TAO gunea, hondartza pareko Nafarroa Plazako aparkalekuan. Maiatzeko eta iraileko lehenengo hamabostaldian, zapatu, domeka eta jaiegunetan ordaindu beharko da bertan aparkatzeagatik eta ekainaren 1etik abuztuaren 31era bitartean, berriz, asteko zazpi egunetan, astelehenetik domekara. TAO ordutegia 09.00etatik 20.00etara bitartekoa izango da. Debako Udaltzaingoak aditzera eman duenez, gutxieneko egonaldia ordu erdikoa izango da eta gehienezko egonaldia, berriz, 5 ordukoa. Ordaindu beharrekoa, berriz, jarraian ematen ditugun tarifen araberakoa izango da: ordu erdi (A) 0'85 euro; ordubete (B) 1'70 euro; ordu bi (C), 3'40 euro; 3 ordu (D), 5'10 euro; 4 ordu (E), 6'80 euro; eta 5 ordu (F), 8'50 euro.