Debaldea Bizirik enpleguaren aldeko martxa egingo da eguenean, LABek deituta
Eguenean, hilak 12an Debaldea bizirik. Enplegua eta eskubideen alde, burujabetza ekonomiko eta soziala lemari jarraituta martxa bi egingo dira LAB sindikatuak deituta: Eskoriatzatik Eibarrera eta Mutrikutik Eibarrera. Karabana aldarrikatzailea herri batetik bestera bizikletan joango da eta herrian zehar, berriz, bizikletan edo/eta oinez joateko aukera izango da. Ekimenaren arduradunen berbetan, "herriz herri dugun argazki erreala aterako dugu. Herri bakoitzean ezaugarritze berezia emango diogu: azken urtetan galdutako lanpostuak, itxitako enpresak, metalgintzaren egoera, merkataritzaren egoera, lehen sektorea, sektore publikoaren ahultze estrategia, zerbitzuak eta erabiltzaileak… Herriz herri eragina jaso duten langile eta eragileekin egongo gara".
Bi zutabeak, bestalde, ordu berean Eibarren batera amaitzea da asmoa, 18.30etan Untzagan manifestazioa hasteko. Jarraian, zutabe bakoitzerako aurreikusitako ordutegi eta ibilbideak irakur ditzakezue, antolatutako ekimenekin batera:
Lehen Zutabea: Mutriku-Eibar
Mutrikun irteera 09.30etan. Gaia: arrantza; guraize fabrika. Argazkia osatu merkataritza eta industriaren egoerarekin. Turismoa eta hirugarren sektoreko egoera. Herrian 30´. Hasieran martxaren kokapena eta zer egitera goazen azalduko da. Irten 10.00etan.
10.00-10.30 Mutriku- Deba. Turismoari zuzenduta eskuorri berezitu bat banatuko dugu . 11.00etan Debatik irten.
11.00- 11.30 Deba- Mendaro. Ospitalean eskuorriak banatuko ditugu. Ordu erdiko egonaldia, irten 12.00etan.
12.00- 12.30 Mendaro-Elgoibar. Egin beharrekoak egin eta 13:30etan bazkaltzera.Irteera 16.30etan
16.30- 17.00 Elgoibar-Maltzaga. Maltzagan bi zutabeak bat egin eta Eibarreraino elkarrekin joango gara.
17.00- 17.45 Maltzaga- Eibar. Manifestazioa 18.30etan. Bitartean eskuorriak banatu eta kale agitazioa landu. Eibarren arazo eta egoera orokorraz gain Alfako arazoarekin lotura egin eta beraiei eman protagonismoa.
Bigarren zutabea: Eskoriatza-Eibar
09.30.- Eskoriatzan irteera goizeko 09.30etan. Gaia: Tesa. Argazkia osatu merkataritza eta industriarekin. Huhezi ere hor dago murrizketak hezkuntzan sartu daitezke ere. Hasierako mezua. Irteera 10.00etan Eskoriatzako plazatik.
10.00-10.20 Eskoriatza- Aretxabaleta. Basabe poligonotik pasa eta Arizmendi ikastetxetik ere, hezkuntzan murrizketak. 10.45etan irten.
10.45- 11.00 Aretxabaleta- Arrasate. Kooperatibistekin zerbait egin. Alternatibaren beharra azpimarratu beraiekin batera. Eredu sozioekonomiko desberdina aldarrikatu. 11.30-etan irten.
11.30- 12.00 Arrasate-Elorregi-Oñati (Oñatitik 11.00etan, 12.00etan Elorregin egoteko)
12.00- 12.30 Elorregi-Bergara. Irala kalean. Merkataritzaren gaia jorratuko dugu. Arte lanen ibilbidea egin daiteke ere arte lanen kolorea txuri beltzera ekarri: dena itxita. Irteera 13.00etan.
13.00- 13.45 Bergara-Soraluze. Soraluzeko langabezi tasa bailarako altuena da, udaletxea ere oso egoera ekonomiko larria bizi du. Egin beharrekoa egin eta gero bazkaria. Irteera 16.30etan
16.30- 17.00. Soraluze- Maltzaga. Maltzagan bi zutabeak bat egin eta Eibarreraino elkarrekin joango gara.
17.00- 17.45 Maltzaga-Eibar.