Dendarien Elkarteak iraileko zozketako 1.000 euroak banatu ditu

Dendarien Elkarteak iraileko zozketako 1.000 euroak banatu ditu
2013/10/03 00:00
eta kitto!

Eibarko Dendarien Elkarteak hilero bezeroen artean egiten duen zozketan Elena Garcia Cruz-ek eraman du iraileko saria, 1.000 euroko balioa duen txekea. Irabazlea (argazkian erdian) Romualdo Galdos kalean dagoen Ibone Estetikan eskuratu zuen zozketarako txartela eta saria estetika zentruko Ibonek eta Jordanak eman zioten irailaren 26an.