Dendarien Elkarteko zozketako irabazleek saria jaso dute
2012/05/17
00:00
eta kitto!
Eibarko Dendarien Elkarteak 25 urte bete berri dituela-eta, bezeroen artean Debako Kresalan lagun birendako bost egonaldiren zozketa egin dute eta gaur eguerdian, Untzagan eman diete saria irabazleei: Eduardo Ortiz de Zarate (Homme), Maite Eder Azkuenaga (Alberto bitxidendia), Amaia Beitia (Ttiki), Blanca Alvarez (Goiara) eta Aitor Gómez (Ogi Berri) izan dira saridunak. Zorionak!