Dendarien Elkartekoek 1.000 euroko sari berezia eman dute
2013/07/03
00:00
eta kitto!
Eibarko Dendarien Elkarteak 1.000 euroko balioa duen txekea eman zion astelehenean (uztailaren 1ean) ekaineko irabazleari: Javier Simón Diezek eraman du bezeroen artean hilero banatzen duten sari berezia, Mugika harategian erosketa egin eta aurreko barixakuan egindako zozketan bere txartela ateratzean. Horrez gain, Elkartearen txartelarekin ordaindu duten bezeroen artean 20 eta 50 euroko balioa duten hainbat txeke banatu dituzte. Argazkian, Mugika harategiko Aitor Oregi, txekea Javier Simóni ematen.