Dendarien Elkartekoek 40 otarrak banatu dituzte

Dendarien Elkartekoek 40 otarrak banatu dituzte
2015/12/22 14:10
eta kitto!
Gaur eguerdian banatu ditu Eibarko Dendarien Elkarteak Gabonetako 40 otarrak. Saridunak elkartearen txartelarekin ordaindu duten bezeroen artean zozketa bidez aukeratutakoak dira eta denak pozik joan dira sari bila Urtzaile kalean elkarteak duen egoitzara.