Dendarien urriko zozketako irabazleak 1.000 euroko erosketa-txartela jaso du
2013/11/08
00:00
eta kitto!
Eibarko Dendarien Elkarteak urriaren 31n egindako zozketan, 1.000 euroko balioa duen erosketa-txartela Mª Concepcion Arana Etxabururi egokitu zitzaion. Hilero egiten den zozketan elkarteko kidea den dendaren batean zerbait erostean zozketarako txartela betetzen duten bezeroek hartzen dute parte. Azken zozketako saridunak Bidebarrieta kaleko Sacher jantzidendan erosteagatik irabazi du erosketa-txartela eta saria bertan jaso zuen azaroaren 5ean, Sonia eta Pili dendarien eskutik.
Bestalde, azaroan Dendarien Elkartearen txartelarekin ordaintzen dutenek %10eko deskontua opari modura jasotzeko aukera izango dute (gehienez 400 euroko erosketetan).