Dendetako eskaintza kalera aterako dute ostegunean, ‘Eibar Loratzen’ ekitaldian

Kale-azoka egun osoan egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara.
Dendetako eskaintza kalera aterako dute ostegunean, ‘Eibar Loratzen’ ekitaldian
2026/05/18 18:01
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko Dendarien Elkarteak, Gipuzkoa Merkatariak federazioak eta Eibarko Udalak antolatuta, maiatzaren 21ean (eguena) Eibar Loratzen izeneko ekimena egingo da. Beste toki batzuetako braderie edo kale-azoketan bezala, egun osoan zehar (10:00etatik 20:00etara) dendak kalean egongo dira, horrela bakoitzaren eskaintza jendeari gerturatzeko. Antolatzaileek azaldu digutenez,  “batzuk Errebalen egongo dira eta, beste batzuk, berriz, denda parera aterako dituzte arropak eta bestelako produktuak”. Honako hauek hartuko dute parte: Adarabar, Bambi, Cedry, Corral, Doroti, Gigil Design, Glow up, Gratzina, Guby, Helmet House, Igmar, Irritsa, Kopiña, Marais, Marsi, No Comment, Nona, Oskarbi, Pissa, Twins, Vieco, Xare eta Zentral Optika.