Denok dantzara Euskal Jaian, Deportiboaren 100. urteurrena ospatzeko
Parte hartu nahi duzuenok izena emateko hainbat bide dituzue:
1-Sartu Kezkaren webgunean eta bete inprimaki hau.
2-Bete Eibarko Klub Deportiboan utziko dituzten inprimakiak.
3-Idatzi Whatsapp bidez Kezka Dantza taldearen zenbaki honetara: 605 711429 (izen-abizenak, telefono zk, emaila eta dantzaria ala txistularia zaren).
Dantzariak
Iribasko ingurutxoa, Imotz eta dantza-soltea dantzatuko dira, eta nahi duenarentzat entsegu-egunak antolatu dira: zenbait ostegun, ostiral eta larunbatetan, norberak ahal edo nahi dituen egunetan etortzeko. Entsegu guztiak Errebalen izango dira.
Ostegunak | Larunbatak | Ostiralak |
Urtarrilak 11 | Urtarrilak 27 | |
Otsailak 15 | Otsailak 24 | |
Martxoak 14 | Martxoak 16 | |
Apirilak 11 | Apirilak 20 | Maiatzak 10 |
Maiatzak 4 | Maiatzak 17 |
Txistulariak
Txistulariek, batetik, txistu-poteorako biribilketak joko dituzte eta, bestetik, dantzarako betiko kantuak. Entsegu-egunak oraindik zehaztu gabe dauden arren, martxotik aurrera izango dira, Errebalen horiek ere.
Informazio hau guztia eta aurrerantzean argitaratzen joango garena, Kezka Dantza taldearen webgunean aurkituko duzue, honako helbide honetan: https://www.deporeibar.com/dantzak/euskal-jaia-2024-depor-100/
Izena eman duzuenei, urtarriletik aurrera whatsapp bidez helduko zaizue informazioa.