Deporreko mendizaleak Udalatxera igoko dira hilaren 16an

20 kilometro osatuko dituzte, 1.800 metro igoz eta beste 1.400 bueltan jaitsiz
Deporreko mendizaleak Udalatxera igoko dira hilaren 16an
2024/03/06 15:30
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboko urteurrenaren barruan mendi batzordeak prestatutako Klasikoen irteeren barruan, martxoaren 16an Udalatx tontorrera egingo dute ibilaldia. Eibartik abiatu eta, 1.120 metroko mendi hori zapalduta, Udalan amaituko dute ibilaldia. 20 kilometro osatuko dituzte, 1.800 metro igoz eta beste 1.400 bueltan jaitsiz.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, interesatuek martitzen eta eguenetan jo dezakezue Deporreko bulegoetara, 19:30etik 20:30era edo, bestela, 943 201904 zenbakira deitu.