Deporrekoek kamisetak atera dituzte Gabonetan gorputzak mugitzeko asmoz
2020/12/14
12:41
eta kitto!
Aurreko asteko eguen arratsaldean aurkeztu zuten proiektua Deporreko lokaletan. Han izan ziren aipatutako batzordeetako buruak, atletismoko Igor Amorrosta eta mendiko Jon Aristi , Iñaki Osoro Klub Deportiboko presidentea, Alberto Albistegi kirol zinegotzia Udalaren izenean, Cristina Lopez eta Idoia Uruñuela Eibarko emakume korrikalarien taldea ordezkatuz eta Manolo Dosuna San Silbestre probaren antolatzailearekin batera. Toribio Etxebarria kaleko lokalean izan zen baita ere Ione Azkarate kamisetaren diseinatzaileetako bat; bestea, Miren Hazas, ezin izan zen egon aurkezpen ekitaldian.
Gabon Zahar eguneko arratsaldean Aixola urtegian jokatzen den San Silbestre herri-proba eta Eguberri egunean goizez ohikoa den Urko Igoera bildu dituzte diseinatzaileek laranja kolore biziko kamisetaren atzealdean. Aurreko aldean, bestalde, proiektu berri honetako lema (Dabilen Gorputzari Atxekixarik Ez!) agertzen da, letra beltzekin. Jakina, bi aktibitate horietan kamiseta apropos janzteko aukera izango da; baina Deporreko antolatzaileek bestelako aktibitateei ere zabaldu nahi izan diote aukera hori. “Edozein aktibitate fisiko egiten dugula, egokia izan daiteke kamiseta jantzi, argazkia atera eta zintzilikatzeko: dantzan eginez, paseora joanda, bizikletan zoazela...”.
Taila desberdinetako kamisetak prestatu dituzte, baina jendearen erantzunaren zain ere badaude “jakiteko tamaina bateko edo besteko gehiago eskatu behar ditugun”. Eskaerak hilaren 22rako egin beharko dira: “Horrela, 29-30erako eskura izango genituzke”. Kanpaina hilaren 22an hasi eta Erregeak pasatu arte iraungo du eta jendeak euren argazkiak instagram, twitter eta facebook bidez, “atxekixarik ez” etiketarekin, edo deporeibar.com helbidera bidali daitezke, “formularioa bete eta argazkia igota”. Irudi horiekin gero “erakusketa” edo antzerako zeozer antolatzeko asmoa dute ekimenaren sortzaileek. Kamiseta eskuratzeko aukera ere oso zabala da, Askasibar denda egunero zabalik dagoen moduan, Klub Deportiboa ere zabalik izaten dutelako “arratsaldero, 18:00etatik 21:00ak arte”.
Aixolakoa eta Urkokoa betiko moduan ezingo dira egin, baina horrek ez du kentzen aurten ere eta, “jakina, neurriak zainduz”, aipatutako ekitaldiak egitea. “Mendia osasuna bermatzeko ekimen aproposa da, batez ere jendeak errespetauz jokatzen duenean; ez da derrigorrezkoa, ganera, Urkora igotzea... badira beste mendi batzuk ere. Eta beti dago aukera beste bide batzuk ezagutzeko baita”.
Mendi batzordekoen azken irteerei dagokionez, “Deporreko iturri historikoak lokalizatu eta berritu ditugu. Sei dira gureak eta bakarra falta zaigu lokalizatzea, Estixakoa, Iturburuko depositoan egon beharko dena. Bi daude Kalamuan eta beste bana ditugu Urkoko sakanan, Galdaramiñon eta Egoarbitzan”, Aristik eta Osorok ziotenez. Aixolako San Silbestreren inguruan, bestalde, “badago asmoa proba Eibarren bertan hasteko ere”, Dosunaren hitzetan.