“Destino Final. Lazos de sangre” Coliseoko asteburuko zine-egitarauan
“Lo que queda de ti”, “Una quinta portuguesa” eta “Una noche en Zoópolis” pelikulak ere emango dituzte
2025/05/23
14:00
eta kitto!
Oraingoan berritasun gutxiago eskainiko du Coliseoko zine-programazioak. Aurreko asteburutik karteldegian dauden bi filme hor jarraituko dutelako: Gala Graciaren “Lo que queda de ti” eta Avelina Prat-en “Una quinta portuguesa”. Berriak izango dira, bestalde, Adam B. Stein eta Zach Lipovskyren beldurrezko “Destino Final. Lazos de sangre” eta animaziozko “Una noche en Zoópolis”, Rodrigi Perez-Castro eta Ricardo Curtisen azken hori familian ikusteko aproposa.
“Lo que queda de ti” 1 Aretoan proiektatuko dute, “Una quinta portuguesa” 2 Aretoan, eta “Destino Final. Lazos de sangre” eta “Una noche en Zoópolis” Antzokian, kenduta “Destino Final”-aren zapatuko eta domekako lehen saioak, horiek 1 Aretora pasatuko dituztelako.