Deus Ez taldeak disko berria argitaratuko du barixakuan

Sei urteko isilunearen ondoren, lan berriarekin datorkigu musika talde eibartarra
Deus Ez taldeak disko berria argitaratuko du barixakuan
2025/11/12 12:36
Ekhi Belar

Sei urteko geldialdiaren ondoren, indarberrituta dator Deus Ez musika taldea. barixakuan, azaroak 14, disko berria argitaratuko dute, baina dagoeneko bi abesti entzuteko aukera dugu: ‘Sare’ eta ‘Zaunka!’. Gainera, abesti bien bideoklipak ere ikusgai daude.

Eric Dez, Alex Etxeberria eta Koldo Sagarzazu dira Deus Ez  taldeko kideak eta bi lan argitaratu dituzte aurretik: ‘Deus Ez’ (2017) eta ‘Sherpak’ (2019).