Dibujo eta Zeramika eskolen ikasturte amaierako erakusketa zabalduko dute gaur

Ekainaren 16ra arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.
Dibujo eta Zeramika eskolen ikasturte amaierako erakusketa zabalduko dute gaur
2026/06/04 14:09
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Gaur, ekainak 4, zabalduko dute Dibujo eta Zeramika Udal Eskolen ikasturte amaierako erakusketa. Portalean izango da ingaugurazioa, 19:00etan.

Erakusketan ikasleek ikasturtean zehar sortutako lanak jarriko dituzte ikusgai. Aurten, natura izan da ikasleen lanen ardatz nagusia. 

Erakusketa ekainaren 16ra arte egongo da zabalik, egunero 18:30etik 20:30era, eta bertaratzen direnek ikasleen sormen-prozesuaren emaitza ikusteko aukera izango dute.