Dirulaguntzak emango dizkie Udalak jabekideen komunitateei fatxadak zaharberritzeko edota igogailuak jarri eta aldatzeko
2021/05/20
09:00
eta kitto!
200.000 euroko partida esleitu da eta eskabideak aurkezteko epea azaroaren 12ra arte dago zabalik. Udalak, halaber, dirulaguntza programa bat esleitu du auzo-igogailuen mantentze-gastuetarako.
Eibarko Udalak fatxadak zaharberritzeko edota igogailuak jarri eta berritzeko obretarako dirulaguntza deialdi berri bat jarri du abian 2021erako. Dirulaguntza horiei aurre egiteko, aurtengo udal aurrekontuetan 200.000 euroko partida jarri da.
Eibarko alkate eta Hirigintzako buru Jon Iraolak azpimarratu du “laguntzen programa hau finkatuta dagoela jada urteroko udal aurrekontuetan”, eta egiaztatu du “herritarrei aukera ematen diela lan horiek sortzen dituzten gastuak murrizteko, bereziki, pandemiaren eraginez bizi dugun krisi-une honetan” eta, gainera, “ahalbidetzen du eraikinen irisgarritasuna hobetzea eta eraginkortasun energetikoaren eskakizunetara egokitzea”.
Honako lanak izango dira diruz lagunduko direnak: fatxadak zaharberritzea, igogailuak jarri edo ordeztea, igogailuak zero-kotara jaistea pegoratik irisgarritasuna bermatzeko (lehendik dauden desnibelak kenduz) edota plataforma jasotzaileak jartzea. Dirulaguntzen deialdian ezartzen da zein diren laguntzak jaso ahal izateko baldintzak.
Informazio gehiago nahi duenak Udaleko webgunera jo dezake.